XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Mutilak, amaren erretolika ez entzuteko, kaxeta piztuko du.)

(Rock musika.)

(Dantzari ekinen dio.)

(Ama gogaiturik)

2.AMA.- Jeitsi musika hori!

MIKEL.- Rock-a ozenki entzun behar!

(Amak hitz egiten duen bitartean semeak trufa keinuak eginen dizkio)

2.AMA.- Etxe honetan ozenki entzun behar den soinu bakarra, zure amaren ahotsa da, zurekin hitz egiten dudan bitartean, behintzat.

Eta gero gurasoez kexatuko zara.

Ez dagoela komunikaziorik gure artean.

Irratia dela medio ezinezkoa zurekin komunikatzea!

Altxa hortik!

(Mutila, eskuoihal batekin, erdi dantzan joanen da logelan zehar, kanta bat abestuz)

2.AMA.- Ergel hori!

Egun osoan pasabideetan dantzan!

Hobe energia horiek guztiak ikasketetan erabiliko bazenitu!

(Nekanek telefonoz deituko du.)

(Txirrina entzutean Mikelen gelako telefonoa amak jasoko du)

2.AMA.- Bai?

Mikel etxean da bai.

Eta zu nor zara?

Esaidazu zure mezua eta nik neuk emanen diot.

Berarekin hitz egin nahi duzula?

Mikel, telefonora!

Nekane berriz.

Ez luzatu gehiegi.

Ez ahaztu telefonoa guztion zerbitzurako jarrita dagoela.

MIKEL.- Bai?

Nor da?

NEKANE.- Nekane nauzu.

Noiz eta non geldituko gara?

MIKEL.- Inon ez.

Ez dut gogorik berriz arratsalde osoa parkeko banku batean emateko.

NEKANE.- Eta zer egin nahi duzu, ba?

Jarautara joan.

Jendez gainezka, elkarri agurtzen.

Kaixo, Inaxio!

Aspaldiko, Koldiko.

Zer modusss, Mariilusss?

Guztiekin hitz egiten nirekin izan ezik.

MIKEL.- Andá, ekaitza dakar.

NEKANE.- Zer diozu?

MIKEL.- Nik?

Ezer ez.

NEKANE.- Eta diskotekara joango bagina?